XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Or dago itxasoa aundi ta luzea,
an dabiz bizidunak ugari,
txiki ta aundi;
an dabiz itxasontziak ortik ara,
baita jolas egiteko eratu zenduan Lebiatan be
.

Guzti orreik, aldi egokian
jana emon dagitsezun begira dagoz;
Zuk arei emon, eta areik artu egiten dabe;
Zuk eskua zabaldu, eta areik ondasunez beteten dira;
Zuk arpegia gorde, eta areik ikaraz jarten dira;
Zuk arei arnasa kendu, eta il egiten dira,
euren autsera biurtzen dira;
Zuk arei arnasa bialdu, eta biztu egiten dozuz,
eta lur-azala bizidunez beteten dozu
.

Aintza Jainkoari betiko,
poztu bedi Jauna bere egintzakaz
Arek lurra begiratzen dauanean, lurra ikaraz jarten da;
Arek mendiak ikutzen dauzanean, mendiak ketan
.

Bizi nazan artean, Jauna ospatuko dot;
ni izan artean, neure Jainkoarentzat joko dot:
izan dakiola atsegingarri nire olerkia,
eta ni Jaunagaz poztuko naz
.

Atzamatu daitezala lurreko pekatariak,
ez bedi aurrerantzean gaiztorik izan
Bedeinkatu egizu Jauna, ene arima!
Aleluia!